Nafarroako barne produktu gordina urteko lehen hiruhilekoan %0,7 murriztu da iazko garai berarekin alderatuta, Nafarroako Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Eraikuntza eta industria arloek izan dute jaitsieratik handiena: %3,2koa eta %1,4koa. Kontsumoak %1,4 egin du behera. Zerbitzuetan jaitsiera %0,5ekoa izan da.
Barne eskaera ia %2 murriztu den bitartean, kanpo eskaerak igoera eduki du: %1,3koa.
Nafarroako barne produktu gordinaren urtearteko datua ere negatiboa: -%0,5ekoa.