"Urte honetarako hartuta ditugun konpromisoak ordaintzeko dirurik ez dugu. ZIUn gaude". Horrelaxe mintzatu da gaur Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Presidentzia sailburuak. "Gure diru kontuen egoera dramatikoa da", eta gobernuaren zorra 600 milioi eurokoa dela adierazi du.
"Ez naiz ari justifikatu gabeko alarma sustatzen. Arlo publikoko langileek ordaintzeko dirua badago, kalitateko zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko dirua badago, Nafarroak funtzionatzeko ere bai, baina zuloak ere badaude", esan du Jimenezek.
Ekainetik UPN eta PSN daude Nafarroako Gobernuan —Jimenez bera da PSNko idazkari nagusia—. "Gu gobernuan sartu garenean aitortu da ofizialki dagoen zorra".
"Administrazioaren gerrikoa topera estutu" beharko dela ohartarazi du, "eta herritarrek hori jakin beharra dute".