NAFARROAKO KUTXA

Nafarroako Kutxako aginte organo guztiak desegin ditu Barcinaren gobernuak

Nafarroako Kutxa Fundazioko kudeaketa batzordea izendatu du Nafarroako Gobernuak. Jose Antonio Razkinek, Pedro Ugaldek eta Juan Francok osatuko dute batzordea.

2013ko urtarrilaren 3a
18:38
Entzun

Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez, batzorde berria osatuko duten hirurek soslai teknikoa, ibilbide oparoa eta alor juridiko, ekonomiko eta administratiboan esperientzia dute. Jose Antonio Asiainek kutxako presidente izateari utzi dio, eta Razkin, Ugalde eta Franco izango dira kudeaketa batzordeko kideak.

Razkinek Nafarroako Gobernuan egin du lan orain arte, aholkularitza juridikoko zuzendari gisa. Ugalde idazkari izan da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan. Franco, berriz, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta Ekonomian doktorea da.

Nafarroako Kutxak izaera bereziko fundazio gisara izango duen funtzionamendua zehazteko estatutu berri batzuk sortzea izango da haien eginbeharra. Espainiako finantza sistema berregituratzeko, banku batean botoen %25era iristen ez diren kutxek izaera bereziko fundazio bihurtu behar dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.