ekonomia

Nafarroako Osasunbideko sukaldeetako grebak "erabateko arrakasta" izan du

CCOO, ELA eta LABek deitu dute lanuztea, gobernuaren pribatizazio neurrien kontra.

2011ko azaroaren 16a
16:10
Entzun

CCOO, ELA eta LABek deituta, egun osoko greba deialdia jarraitzen ari dira Nafarroako Osasunbideko sukaldeetan, gobernuaren pribatizazio neurrien kontra. Osasun publikoa aldarrikatu dute, eta gobernuari arloko sukaldeetako pribatizazioa geratzeko eta zerbitzuak kanpora ez ateratzeko exijitu diote.

Sindikatu haien arabera, lanuzte deialdiak "erabateko arrakasta" izan du, "plantilla osoak hartu baitu parte". Gutxieneko zerbitzuak ari dira betetzen.

400 lagunek manifestazioa egin zuten Iruñean, eta UPN eta PSNren kontrako oihuak egin dituzte. "Ez da dirua falta, lapurrak sobera daude", esan dute. Poliziaren "gehiegizko presentzia" salatu dute.

Osasunbideko sukaldeetako 200 lagunen lana baloratu dute CCOO, ELA eta LABek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.