Nafarroako ostalarien elkartea: «Adarjotzea da»

Ostatuak zabaltzeko baldintzak kritikatu ditu, eta sektorea «nazkatuta» dagoela ziurtatu.

Terrazetarako aulkiak, pilatuta. JAVIER BELVER /EFE
Iker Aranburu.
2020ko apirilaren 29a
12:43
Entzun

Iritzi argia eta garbia du Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko presidenteak, Nacho Calvok: «Konfinamendua leuntzeko plana adarjotze hutsa da. Badirudi ostalaritzako eta turismo sektoreko enpresaburuak eta langileak erotu nahi dituztela».

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo azaldu zuenez, lehen fase batean muga handiekin ireki ahal izango dituzte tabernetako terrazak, ziur aski maiatzaren 11tik aurrera. Hori bai, barruan ez dute zerbitzurik emango, eta kanpoko mahaien %30 bakarrik jarri ahal izango dituzte. Baldintza horiekin taberna gehienek langile gutxi beharko dituztela azaldu du Calvok, eta gainontzekoek aldi baterako lan erregulazioan jarraitu beharko luketela.

Nafarroako ostalarien elkarteko burua haserre azaldu da aldi baterako erregulazioetarako Espainiako Gobernuak jarritako baldintzarekin —alarma egoera bukatu ondoren sei hilabetez inor ez kaleratzea—. «Hori egin zuten alarma egoera hamabost egunerako zenean; 45 daramatzagu. Sei hilabeteko derrigortasun horrekin, enpresa asko itxi beharko ditugu».

Hotelak ireki ahal izatea baina probintzia arteko bidaiak ekainaren bukaerara arte debekatuta izateari ere ez dio logika handirik ikusi. «Hotelak Iruñeko jendearekin beteko al ditugu?». Calvoren arabera, ostalaritza sektorea «nazkatuta» dago, Espainiako Gobernuaren erabakiak «ulertezinak» direlako.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.