EkoNOMIA

Nafarroako Volkswagenek 49 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz

2009ko martxoaren 18a
15:32
Entzun
Nafarroako Volkswagenek ere diru irabaziak izan zituen joan den urtean: 48,96 milioi eurokoak. Dena dela, 2007an baino 20,73 milioi euro gutxiago irabazi zituen. Zuzendaritzaren ustez, prestakuntza batzuen lanengatik eta A05 modelo berriagatik izan zuten etekin murrizketa.

2008an 259.093 auto saldu zituen -2007an baino 30.664 gehiago-, eta azkeneko zortzi urteetako kopururik handiena da hori. Autoak 75 herrialdetan baino gehiagotan saldu zituen iaz.

Denera 2.203,93 milioi euroko diru sarrerak eduki zituen, 2007an baino %12 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.