ekonomia

Nafarroako Volkswagenek aldi baterako 700 langileri ez die kontratua berrituko

Abenduaren 12an moztuko du harremana. Enpresak dio aurten 2.300 auto gutxiago ekoizteko aurreikuspena duela.

2011ko azaroaren 21a
13:42
Entzun

Nafarroako Volkswagen enpresako zuzendaritzak gaur lan batzordeari jakinarazi dio aldi baterako kontratuarekin dauden 700 langileri ez diela berrituko. Abenduaren 12an moztuko du 700 haiekin harremana. Erabakia justifikatu nahian, zuzendaritzak esan du aurten 2.300 auto gutxiago ekoizteko aurreikuspena duela. 

Obra edo zerbitzu kontratua daukate 700 behargin haiek, eta Nafarroako Volkswagenen egoera horretan dauden beste 700 daude.

Nafarroako enpresak aurten denera 350.808 auto egiteko aurreikuspena du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.