Nafarroan 151 milioi euroko zerga iruzurra topatu dute
IRUÑEA. Nafarroako Ogasunak atzemandako zerga iruzurra %17,3 handitu zen 2008an, aurreko urtearekin alderatuz gero. Guztira, Ogasunari ezkutatutako 151,5 milioi euro berreskuratu ahal izan zituzten. Merkataritzan, ostalaritzan eta eraikuntzan aurkitu dute iruzur gehien. BEZa zerga da, alde handiz gainera, iruzur handien eragiten duena, 65 milioikoa, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu