Nafarroan ez da enpresa kopuru handirik sortzen ari 2013an. Urrira arte %16,9 gutxiago sortu dira. Urrian bertan 64 sortu dira, eta hamabost itxi. Itxierak ere gutxiago dira aurten, urrira arte %16,7 gutxiago.
INEk emandako datuen arabera, urrian 330 enpresa sortu dira Hego Euskal Herrian eta 121 itxi. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, %3,9 gehiago sortu dira (266) eta %4,5 gutxiago itxi (121).