LAN GATAZKA. NAVAL ONTZIOLA

«Naval ixtea amaieraren hasiera izango da itsas industriarentzat»

joxerra senar
DONOSTIA
2004ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Javier Lopez, Euskal Herriko Itsas Foroko zuzendariak iritzi dioEspainiako Gobernuak «kaosera» zuzendu nahi duela Naval, gizarteak itxiera beste biderik ez dagoelabarneratu dezan.

Korearren lehiaren aurrean, Europako Batasunak sektorearen aldeko apusturik egin ahal du?

Inolaz ere. Beste sektore batzuetan neurri protekzionistak dituen bezala, ontzigintza merkatuaren esku utzi du. 2000an kendu ziren laguntzak. Bitartean, Korea hazten joan da urtetik urtera eta 2003ean %6ra arteko diru laguntzak ezarri ziren, korearrak kostu azpitik saltzen zutela frogatu delako.

Hain zuzen, 2000tik 2003ra galdu du Europak merkatuan indar gehien.

Bitartean, Koreak eta Japoniak merkatuaren kuota jan dute, eta guk %18tik %5eraino galdu dugu. Orain oso zaila egingo zaigu hori berreskuratzea, nahiz eta ontzijabeen erdia europarrak izan. Korea adarra jotzen egon zaigu azken hiru urteetan. Bilera gora, bilera behera, bainadiru laguntzak ematen jarraitu dute. Hemen airean utzi gaituzte, eta 'salba dadila ahal duenak!' Hori gutxi izan ez eta PPren trakeskeria gaineratu behar zaio. Damoklesen ezpata dugu gainean.

Nahiz eta Europako Batzordea zorrotza izan, PPk ez al zuen tarterik diru laguntzak hobeto kudeatzeko?

PPk fusioaren ondoren jarri zuen kapitala, lehenago egin beharrean. Erabat libre da ontziola militarrei diru laguntzak ematea. Beraz, hobe zen dirua alor militarrera bideratu, ontziola zibilak eta militarrak bat egin eta bi enpresak kapitalizatzea. Ez genuke orain dugun arazoa edukiko. Bizkaiko Aldundiaren babesarekin zisterna-ontzi bat eta beste bost gasontzi egiteko kontratuak eduki ditugu. Baina ezin izan ditugu kontratatu, Bruselaren espedienteak gainean genituenez, PPk ez zuelako nahi. Espedienteak irekita badaude, Bruselak baimendutako %6ra arteko laguntzak ezin dira jaso.

Eta zer deritzozu SEPIren plana?

Kontraturik gabe, ez dakit Madrildik ontziola ixtera behartuko duen egoera kaotikora eraman nahi ote den. Inork ez du bideragarritasun plan batez hitz egiten. Kostuak, gaitasun teknologikoa, merkatua... horiek dira mahai gainean jarri beharreko gaiak. Baina politikaz, eta udaberriko hauteskundeez ari gara. Argi dago PSOEri Andaluzia interesatzen zaiola bi milioi boz dituelako eta hemen 300.000. Zergatik Puerto Real bai eta Naval ez? Erabaki politikoadenean eta industria gaiez ez denean hitz egiten edozer gauza gerta daiteke. Urte eta erdi daramate 1.200 langilek Sestaon eta 11.000ak Espainian, soldata kobratzen, eta erratzak jada gastatuta dituzte. Horrek galerak handitu dituÉ

Nondik joan beharko luke etorkizunean iraun dezan?

Navalek lehenik eta behin lan zama topatu behar du. Ezin duzu jendea 15 hilabete lanik gabe eduki eta gero biharamunean lanean hasiko direla pentsatu. Hortik aurrera, talde publikoan jarraitu beharko luke eta gobernuarekin bizpahiru urtera partaidetza pribatua, langileriaren kopurua edo Eusko Jaurlaritzaren parte hartzea negoziatu daitezke. Baina Navalek ibiltzen jarraitu behar du. Ezin da ontziola geratu eta merkatutik at eduki.

Gauzak proposatu diren moduan, Naval itxi nahi dutela uste al duzu?

Bai. Itsas industriaren eta mundu guztiaren aldetik oposizio handia aurkitu dute. Bere bultzatzeko ahalmenagatik eta ahalmen teknologikoagatik, Naval itxiz gero amaieraren hasiera litzateke guretzat. Kaos eta galera irudipena sortu nahi dute, gizarteak itxiera onar dezan. Baina ez dute ezer egin Izarren alde!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.