Lan gatazkak

Navalek aurkeztutako espedientea onartu dute sindikatuek

Enpresak iragarri baino bederatzi langile gutxiagori eragingo die dosierrak.

Naval ontziola, Sestaotik ikusita. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko ekainaren 24a
12:01
Entzun

Uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egongo da indarrean Navalek aurkeztutako bederatzigarren erregulazio espedientea. 234 langile ditu ontziolak, eta gehienez 131ri eragingo die. Langileen ordezkariek azaldu dute "jakitun" direla uneotan ez dagoela denentzat lanik.

Akordioaren ondorioz, enpresak  iragarri baino langile gutxiagori etengo zaiela kontratua nabarmendu dute. Orain bi aste aurkeztu zuen espedientea Navalek, eta 140 langileri eragingo ziela jakinarazi zuen.

Maiatzean albiste onak iritsi ziren Sestaoko ontziola historikora Herbehereetako TESO konpainiarekin sinatutako kontratu berriaren harira, baina lan karga emango duen ferrya ez da nahikoa izango ontziolak duen egoera larria konpontzeko. Ez behintzat momentuz, zenbait lanetan hasi arte hilabete batzuk pasa beharko baitira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.