Naval

Navaleko langileak kalera atera dira SEPIk CCOO eta UGTrekin lortutako akordioaren kontra

Navaleko langileak hasarre daude SEPIk CCOO eta UGTrekin lortutako akordioa dela-eta. Izan ere, Naval pribatu bihurtuko da, eta aurrez erretiratuko dituzte langileen erdiak. Beharginak protestan ari dira gaur, goizean barrikadak jarri dituzte, eta orain, lantegiaren inguruan dabiltza beraien aldarrikapean egiten. Arratsaldeko 19:30ean manifestazioa egingo dute Sestaon, =iPribatizazioak itxiera dakar=i goiburupean.

2004ko abenduaren 17a
12:33
Entzun
Bilbo eta Santurtzi arteko BI-3739 errepidea, eta Sestao autobidearekin lotzen duen BI-644 errepidea moztu dituzte goizean Naval ontziolako beharginek. Gainera, Renfeko trenbidean ere barrikada jarri dute.

Gaur arratsaldean, berriz, manifestazioa egingo dute Sestaon, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.