Navaleko langileek dosierra erretiratzeko eskatu dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Navaleko langileen ordezkariek erregulazio eskaera bertan behera uzteko eskatu diote ontziolaren jabeari, CNN Construcciones Navales del Norteri. Eta zuzendaritzak kasurik egingo ez ez balie, eskaera ez onartzeko eskatu diote Administrazioari, «kostuak aurreztea delako enpresaren helburu bakarra». Erregulazioa indarrean jartzera, bederatzi hilabeteko iraupena izango luke, eta hilean gutxienez 30 langileri eta gehienez 142ri eragingo lieke. Euko Jaurlaritzak CNNren zati bat erostea da langileek nahi dutena eta tramiteak bizkortzea galdegin diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.