NAval

Navaleko langileek protesta egin dute Legebiltzar aurrean

Eusko Legebiltzarrean Navali buruzko eztabaida egiten ari dira, eta ontziolako beharginak bertara joan dira beraien ahotsa entzunaraztera. 15 autobus joan dira Sestaotik, eta Jaurlaritzari "esku hartzeko" eskatu diote langileek. Tentsio uneak izan dira Legebiltzar kanpoan Ertzaintzaren eta langileen artean, eta pare bat tiro ere bota dituzte Ertzainek. Arratsaldean SEPIk eta Izar ontzioletako sindikatuek bilera egingo dute, Madrilen.

2004ko abenduaren 2a
19:27
Entzun
Eusko Jaurlaritzan, Sestaoko Naval ontziolaren inguruan eztabaida egiten ari dira gaur. Hirukoak, (EAJ, EA, EB-Berdeak), proposamena egin du: babesa eman nahi diote Jaurlaritza eta Navalen artean adostutako adierazpenari. Han, Naval publiko mantentzeko esku hartuko zuela esan zuen Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.