Navaleko langileek zuzendaritzaren kontrako salaketa jartzea erabaki dute

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Sestaoko Naval ontziolako langileen eta zuzendaritzaren arteko giroa gero eta gaiztoagoa da. Zuzendaritzak ontziolako langileen lanaldia murrizteko erregulazio eskaera aurkeztu zuen orain dela egun batzuk. Beharginen esanetan, ordea, ontziolan lan kargarik gabe dauden bitartean, ontziolarentzat lan egiten duten enpresetako langileak aparteko orduak sartzen ari dira. Horregatik, bidegabea dela irudituta, Lan Ikuskaritzaren aurrean enpresaren aurkako salaketa jartzea erabaki dute langileen ordezkariek. Langile batzordeak jakinarazi duenez, gainera, Navaleko zuzendaritzak zigor espediente larria zabaldu die langileen ordezkarietako zortziri, ontziolaren jabeari, CNN Construcciones Navales del Norteri, enpresa laguntzaileetan aparteko orduak sartzen ari direla jakinarazteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.