Eusko Legebiltzarra ez dago ados Espainiako Gobernuak Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolen inguruan Espainiako Gobernuak hartu duen azken erabakiarekin: hots, Espainiako ontziola publikoen sektorea bitan banatzea erabaki du —ontzi zibilak egiten dituztenak, batetik, eta, militarrak egiten dituztenak, bestetik—, eta ekoizpen militarra dutenak bakarrik laguntzea. Finean, ekoizpen zibilekoak sektore publikotik baztertu ditu, eta haien etorkizuna arrisku bizian geratu da.
Sestaoko Navalek ontzi zibilak egiten ditu, eta, beraz, aurrera egiteko zailtasun handiak ditu.
Hori guztia dela eta, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatu dio Naval ontziola "sektorearen etorkizuneko proiektuan" sar dezala, hau da, ekoizpen militarra dutenekin batera. Legebiltzarrak onartu duen ebazpenaren arabera, Madrilek hartu duen erabakia Naval "ixtera zigortzea" da.
EAJk, EAk eta EB-IUk bozkatu dute ebazpenaren alde; PP eta Sozialista Abertzaleak abstenitu egin dira, eta PSE-EE da kontra bozkatu duen bakarra.
Ekonomia
Navalen etorkizuna bermatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari
Naval ontziolen egoera larria dela eta, gai hori aztertzeko ezohiko batzarra egin du Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorrak. Batzarra egin ez ezik, Espainiako Gobernuari ontziola horien etorkizuna bermatzeko eskatzen duen ebazpena onartu du. EAJk, EAk, eta EB-IUk bozkatu dute proposamenaren alde; PP eta Sozialista Abertzaleak abstenitu egin dira, eta PSE-EE izan da kontra bozkatu duen bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu