Ekonomia

Nazioarteko Diru Funtsak 48.000 milioi dolarreko kreditua onartu du Mexikorentzat

Funts hori erreserba moduan mantenduko dute oraingoz. Otsaileko datuen arabera, langabezia %5,43koa da herrialdean.

2010eko martxoaren 26a
12:13
Entzun
Nazioarteko krisi ekonomikoa dela-eta, FMI Nazioarteko Diru Funtsak 48.000 milioi dolarreko kreditua bideratuko du Mexikorentzat. Hala ere, FMIk jakinarazi du Mexikoko Gobernuak diru kopuru hori erreserban mantenduko duela oraingoz, eta ez duela erabiliko baliabide nagusi gisa.

John Lipsky FMIko zuzendariorde exekutiboak erran du kreditu hori ematea onartu dutela Mexikoren "kudeaketa ekonomiko ona" egiaztatu dutelako: "Zor publikoa eta pribatua murriztu, eta aurrekontuak indartu egin dituzte krisiaren aitzineko urteetan". Onartutako kreditu hori FMIren Kreditu Malgua bezala ezagutzen da, diru ematea ez baitu egiten epeka, eta ordainetan ez dituelako ezartzen bete beharreko helburu zehatzak.

Otsaileko datuen arabera, langabezia %5,43koa da Mexikon, Inegi Geografia eta Estatistika Erakunde Nazionalaren arabera. Iazko hilabete beretik %0,13 igo da. Herrialdeko populazio aktiboa 47 milioi lagunekoa da, eta langabeak, berriz, 2,55 milioi dira, iturri berberen arabera. Mexikok 107 milioi inguru biztanle ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.