Orain gutxira arte Europako Batasuneko merkataritza komisario izandako Pascal Lamy frantziarra izango da Munduko Merkataritza Erakundearen zuzendari nagusi karguan Supachai Panitchpakdi ordezkatzeko hautagaietako bat. Atzo jakinarazi zuen Erakundeak lau direla aztertuko diren hautagaiak. Orain arteko negoziazioetan Europako Batasunaren jarrerak gogor defenditu dituen Lamyrekin batera, Carlos Perez del Castillo uruguaiarra, Maurizio Uharteetako Jaya Krishna Cuttaree eta Brasilgo Luiz Felipe de Seixas daude zerrendan.
NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK. Lau hautagai Munduko Merkataritza Erakundearen zuzendaritzarako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu