NDFk EBZren diruarekin Europako herrialdeei laguntzea aztertzen ari dira

2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralak (EBZ) zuzenean ezin dizkie laguntzak eman zorraren krisiak kaltetutako Europako Batasuneko herrialdeei. Hala ere, badago modua EBZren laguntza euroguneko herrialdeetara iristeko: beste batek ematea. Halako irtenbide bat aztertu zuten asteartean euroguneko ekonomia eta finantza ministroek eta Mario Draghi EBZko presidenteak, Bloombergen arabera. EBZK Nazioarteko Diru Funtsari 200.000 milioi euro arteko maileguak ematea, eta NDFk diru hori arazoak dituzten herrialdeei mailegatzea.

Aukera horrek aurrera eginez gero, Espainia eta Italia dira laguntza jasotzeko hautagai nagusiak. NDFk atzo onartu zuen erakundearen finantzaketa handitzeko moduak aztertzen ari dela Europako agintariekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.