NDFk iragarri du munduko BPGa %1,3 jaitsiko dela aurten

Ekonomia datorren urteko lehen zatian hasiko da oneratzen, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera

2009ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) datu ekonomikoak berrikusten dituenean beti txarrerako izaten da azkenaldian, eta oraingoan ere ez da atzean gelditu. Gainera, ez du uste ezta munduko BPGakurtearen amaieran emaitza positiboa izango duenik ere: %1,3jaitsiko duela uste du. NDFk larritzat jo du jaitsiera, eta Bigarren Mundu Gerratik ez dela horrelakorik izan berretsi du.

NDFk Munduko ekonomiaren aurreikuspena txostenean eman zituen atzo datuok. Hori sei hilabetean behin egin arren, urtarrilean eta azaroan ere egin zituen berrikuspenak. Orduan ekonomia garrantzitsuenek atzera egingo zutela aurreikusi arren, munduko ekonomia ez zuen ikusten urtea negatiboan ixteko egoeran: %0,5 haziko zela iragarri zuen, eta azaroan, %2,2.

Herrialde handi gehienei dagokienez okertu du berrikuspena NDFk: Japoniak %2,6tik %6,2ra egingo duela atzera uste dio, eta Alemaniak%2,5etik %5,6ra. Ekonomia handien artean Irlandarentzat egin ditu aurreikuspenik okerrenak: %8ko hazkunde negatiboa.

Ekonomia 2010ean hasiko da berpizten: «Datorren urte hasieran hasiko da oneratzen, baina normaltasunera iristen denbora gehiago igaroko du», azaldu du Olivier Blanchard-ek, erakundeko ekonomialari buruak.

Finantzak lehentasun

NDFk txostenean zehaztu duorain lehentasuna finantza sektoreak «berregituratzea» dela, eta, horretarako, gobernuen laguntza beharrezkoa dela. Krisi aurretiko kapital maila berreskuratzeko Europako eta AEBetako bankuek 875.000 milioi dolar behar dituztela uste du, eta horren bikoitza erreserben eskaria handituz gero.

2010erako munduko ekonomia %1,9 haziko den arren, oraindik ere herrialde batzuek hazkunde negatiboa izango dutela iragarri du: Alemaniak (-%1) eta Espainiak(-%0,7), besteak beste. Ordura arte langabezia nabarmen igoko da munduan, eta Espainian gehien: aurten %17,7raino eta 2010ean %19,3raino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.