NDFri 460 milioi euro itzuli dizkio Greziak, baina dirua bukatzen ari zaio

Gianis Varufakis Greziako Finantza ministroa, atzo, Parisen. YOAN VALAT / EFE.
2015eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
ATENAS. Emandako hitza bete eta Nazioarteko Diru Funtsari zor zizkion 460 milioi garaiz ordaindu zizkion atzo Greziak. Baina dirua bukatzen ari zaio Atenasko gobernuari, eta ez dago garbi nahikoa izango duen hilaren amaieran soldata eta pentsio publikoak ordaintzeko. Bigarren erreskatetik kobratzeke dituen 7.200 milioi euroren beharra du, baina hori banatzeko akordiorik ez dago. Kathimerini egunkariak dio sei eguneko epea eman diola Eurotaldeak proposamen onargarriak bidaltzeko. «Ez gaude prest edozer sinatzeko» erantzun zien Gianis Varufakis-ek, Greziako Finantza ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.