Negarrako laudoak kaleratzeak 48tik 30era murriztu ditu

Kaleratutako langileak enpresako lan poltsan sartuko dituzte; besteek astelehenean hasi beharko dute lanean

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Igorreko Negarra lantegiko (Bizkaia) 30 langile kaleratuko ditu enpresak lan erregulazio batean oinarrituta. Guztira, 177 langile ditu. Hasiera batean 59 langile kaleratzea aurreikusi zuen, eta 48ra jaitsi zuen kopurua ondoren. Lan Harremanetarako Batzordeak , baina, kaleratzeak murriztu ditu. Era horretan amaitu da apirilaren 16an hasitako lan gatazka. Enpresako lan poltsan sartuko dituzte kaleratutako langileak orain, eta gainerakoek lanuztea utzi, eta lanean hasi beharko dute astelehenean bertan.

Erabaki horiek hartu ditu Lan Harremanetarako Batzordeak onartutako arbitrajeko laudoak; azken hitza zuen, izan ere, batzorde horrek ematen duen erabakia bete beharrekoa izaten da. Enpresak aurkeztutako erregulazio txostenaren inguruan, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak ez dute inoiz akordiorik lortu. Hala, lan gatazkak bideratzeko batzordera jotzea erabaki zuten bi aldeek gatazka konpontzeko.

«Borroka eredugarria»

Kaleratzeak salatu dituCCOOk. Lan Harremanetarako Batzordeak onartutako laudoarekin ez dator bat. Haren esanetan, Negarrako langileek «borroka eredugarri bat» egin dute. Era berean, adierazi du «erresistentzia eta elkartasun» ikasgai bat eman dutela langileek patronalaren «bidegabekeriaren» eta «lanpostu galeraren» inguruan. Gainera, uste du «ekonomikoki eta industrialki» posible izango litzatekeela inor kaleratu gabe lan gatazka konpontzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.