ekonomia

Negoziazio kolektiboaren erreforma aurrera atera du Espainiako Gobernuak, EAJren eta CiUren abstentzioari esker

UPN ere abstenitu egin da. Erreformak aldeko 169 boto jaso ditu, kontrako 159. Orain lege proiektu bihurtuko da.

2011ko ekainaren 22a
17:39
Entzun

Espainiako Kongresuak onartu egin du gaur negoziazio kolektiboaren erreformarako dekretua, gobernuak proposatuta. PSOEko parlamentariek alde bozkatu dute (169 boto), eta onartzeko erabakigarria izan da EAJren eta CiUren abstentzioa. UPN eta CC ere abstenitu egin dira. Denera 20 diputatu abstenitu dira. PP, ERC, IU-ICV, BNG eta UPDk kontra bozkatu dute (159).

EAJk adierazi du erkidegoetako hitzarmenek estatukoaren aldean lehentasuna izango dutelako abstenitu dela.

Dekretua lege proiektu bihurtuko da ondoren, eta emendakinak egiteko aukera izango da.

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak ekainaren 10ean onartu zuen negoziazio kolektiboaren erreformarako dekretua. Horren arabera, sindikatuek eta patronalak gehienez zortzi eta hamalau hilabete arteko epea izango dute lan itun bat hitzartzeko, berritzeko edo moldatzeko. Zortzi hileko epea bi urteko iraupena duten itunentzat izango da; hamalaukoa, berriz, bi urtetik gorako iraunpena dutenentzat. Denbora hori pasatu eta artean ados jartzerik lortu ez badute, arbitro edo ebazle bat jarriko da, dekretuak dioenez.

Espainiako CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak duela ia hilabete hautsi egin zituzten elkarrizketak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.