Negoziazio mahai bat eskatu diote sindikatuek Iribasi
Murrizketei buruz negoziatzeko eskatu diote Nafarroako hezkuntzako sindikatuek Jose Iribas kontseilariari. Hirugarren aldiz, eskari ofiziala egin diote departamentuan, mahai bat era dezan. Expe Iriarte LABeko ordezkariak salatu du hitz egin nahi ezik dagoela kontseilaria: «Ez du ezer negoziatzen. Gure lanari ospea kentzen dio soilik, eta nahi duena esaten du guri buruz». Oraindik hitzordurik jarri ez badie ere, Iribasek erantzun die ez zutela zertan eskaria hiru aldiz egin. Aurrekontuaren murrizketen nondik norakoak argitzeko zain zegoela argudiatu du. Orain, horien berri izanda, bilera egiteko asmoa agertu du: «Agendan lekua izan orduko batuko naiz». Sindikatuek eutsi egin diote urriaren 22rako greba deiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu