Hilberria. Juan Maria Orbe
Nekazaritzako beteranoa
Nekazaritza sektorean beteranoa zen Juan Maria Orbe Ipar Kutxako presidentea. Errigoitiko (Bizkaia) baserri batean jaio zen; gaztaroan Estatu Batuetara joan zen. Etxera itzultzean, baserriko lanari ekin zion, eta azkeneko egunera arte nekazaritzari emana egon zen. EHNE baserritarren sindikatuko sorreran parte hartu zuen, eta Gernikako San Isidro kooperatibako presidentea ere bazen. Kontu hartzaile gisa hasi zen Ipar Kutxan, eta agintaritzara iristean, erabaki garrantzitsuak hartu zituen, Euskadiko Kutxarekin elkartzea, esaterako. Atzo goizean hil zen, Ipar Kutxako zuzendaritzaren bilera batera zihoala. 68 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu