ekonomia

Nervacero enpresan 55 langile kaleratu nahi dituztela salatu du CCOOk

Sindikatuak esan du soldatak %30 jaitsi nahi dizkietela langileei, eta urteko lanaldia luzatu egin nahi dietela.

2012ko apirilaren 30a
14:46
Entzun

CCOO sindikatuak gaur salatu du Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresak langileen soldatak %30 jaitsi nahi dituela, urteko lanaldia 20 egun luzatu nahi duela eta 55 langile kaleratu nahi dituela. Sindikatuaren arabera, "aurrekaririk gabeko aizkorakada bat" da enpresaren proposamena.

Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi du ez duela onartuko "murrizketa basatirik", eta ohartarazi du "arma sindikal eta juridiko guztiak" erabiliko dituela enpresak egin nahi dituen murrizketen aurrean.

Neurri horiekin zuzendaritzak "lan arloko kostuetan aurreztu" egin nahi duela salatu dute, "langileen baldintzak kaskartu eta lan arloko eskubideak zanpatzearen kontura".

CCOOk gogorarazi du langileek denbora daramatzatela soldata izoztuta, eta azken urteetan lantaldean egokitzeak eta lekualdatzeak jasan dituztela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.