•Gutxieneko soldata. Orain arte 751 eurokoa zen, baina %22 gutxituko da, 585 euro arte. 25 urtetik azpikoei beste %10 jaitsiko diete (527). Beste hiru urtez ez dute igoko.
•Soldatak. Soldata igoerarik ez da izango langabezia tasa %10etik behera erori arte. Horren halako bi da orain. Polizien, militarren eta mediku publikoen
estatus bereziak auzitan daude.
•Langile publikoak. Urtea amaitu bitartean beste 15.000 langile publiko erreserbara pasatuko dituzte. Hots, langabeziara, haientzat ezer berria topatu bitartean. 2015erako 150.000 langile kenduko dituzte sektore publikoan.
•Lan itunak. Sektore bateko lan ituna berritu gabe amaitzen bada, hiru hilabeteko epean herrialdeko oinarrizko lan ituna ezarriko zaie. Sei hilabeteko epea dute orain.
•Pribatizazioak. Urtea amaitzerako salduko dituzte hainbat enpresa publikoren zatiak, haien artean gas eta petrolio banatzaileenak eta joko enpresenak.
•Gastu militarra. BPGaren beste %0,15 txikituko dute.
•Zergak. Zerga kenkariak gutxituko dituzte. 200 zerga bulego itxiko dituzte, baina mila ikuskatzaile hartuko dituzte.
Neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu