Norbolsak 1,46 milioi euro irabazi ditu 2010ean
BILBO. Norbolsaren esanetan, «inoizko urterik» zailena izan zen iazkoa, herrialdeen zorraren krisiak eragin nabarmena izan zuelako burtsetan. 1,46 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean baino %41 gutxiago. Agustin Garmendia zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, kapitala zabaltzea erabaki dute akziodunek. Hala ere, kutxek batzordea kontrolatzen jarraituko dutela zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu