Novartisek Alconen %52 erosi dio Nestleri
BERNA. Begietako osasun arloan aritzen den munduko enpresarik handiena da Alcon. Suitzako Novartis farmazia enpresak haren %52 erosi dio Nestleri. 28.100 milioi dolar ordaindu dizkio (19.490 milioi euro), akzioko 108 dolar. Dagoeneko Alconen %77 bere esku du Novartisek, eta geratzen zaion %23a eskuratzea izango da hurrengo urratsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu