NPBaren aurrekontua %12 murriztu daiteke 2014-2020 epean

2011ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Europako Batasunaren aurrekontuaren erdia nekazaritza politika bateratura bideratzen zen hamarkada hasieran. Oraindik ere aurrekontuaren zati handi bat hartzen du beretzat, baina azken urteetan murriztuz joan da portzentaje hori. 2004an, Europako Batasunaren BPGaren %43ra jaitsi zen, eta 2013rako %33ra arte behera egitea aurreikusten da.

Europak bizi duen egoera ekonomikoak ere ez dio lagundu. Ekainean, 2014 eta 2020 urteetarako haren aurrekontua 2011ko mailan izoztea proposatu zuen Europako Batzordeak. Horrek, errealitatean, aurrekontua %12 murriztea ekarriko duela adierazi du sektoreak, eta jaitsiera handiegia dela dio.«Aurrekontu horrekin ezingo dira bete NPBaren helburuak, eta Europako ustiategien garapena ere ezinezkoa izango da», diote nekazariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.