Kongresuko alderdiekin defizitaren sabaia altxatzeko akordiorik lortu gabe jarraitzen du Barack Obama AEBetako presidenteak. Alderdi errepublikanoa nahiz kide demokratak ditu aurka. Abuztuaren 2an amaitzen zaio epea. «Beharrezkoa bada, egunero bilduko naiz haiekin. Arduragabekeria hutsa da akordiorik ez erdiestea, arrisku saria izugarri igoko litzateke», esan du.
Alabaina, behin-behineko itunetarako ez dagoela prest zehaztu du. «Ez dut sinatuko defizita 30, 60 edo 90 egunean handitzeko hitzarmenik». Gehienezko defizita gaur egungo mailan mantenduz gero beste atzeraldi bat etor daitekeela ohartarazi du, baita milioika lanpostu galduko direla ere.
Diru faltari aurre egiteko zergak igotzea proposatu du AEBetako presidenteak. Igoera horiek, ordea, 2013tik aurrera egingo liratekeela defendatu du, «ordurako libre egongo garelako enpresa handiei mesede egiten dien hainbat neurritatik». Errenta zergak murriztea eta erretiratzeko adina aldatzea negoziatzen ari direla aitortu du. Langabezia saria, berriz, mantendu egingo dela dio.
Obama, defizitaren aurkako behin-behineko neurrien kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu