Oinarrizko errenta jaso ahal izateko, bi urtean bizi beharko da Nafarroan

Lan eskaintzaren bati uko egiten diotenek galdu egingo dute laguntza jasotzeko eskubidea

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak bezala, Nafarroako Gobernuak ere gogortu egingo ditu gutxieneko errenta jasotzeko baldintzak. Laguntza eskatu nahi duenak gutxienez bi urtean jarraian Nafarroan bizi izan dela egiaztatu beharko du —orain arte urtebete aski zen—. Horrez gain, beharrezkoa izango da formazio ikastaroetan parte hartzea eta boluntario eta kooperazio lanak egitea. Lan eskaintzaren bati uko eginez gero, galdu egingo da errenta jasotzeko eskubidea.

Diru kopuruari dagokionez, mantendu egingo da: hilean 641,4 eurokoa izango da orokorrean, baina familiako kide kopuruaren arabera igotzeko aukera ere egongo da. Gehienez 962 euro jaso ahal izango ditu familia bakoitzak, bost kide edo gehiagoko kasuetan izango da hori. Berez, sei hilabeteko iraupena izango du errentak, baina luzatzeko aukera ere emango dute, gehienez bi urtean. Hamahirugarren hilabetetik aurrera %90ekoa izango da laguntza.

Elena Torres Gizarte Politiketarako kontseilariaren esanetan, herritarrak gizarteratzea eta lan merkaturako sarrera erraztu nahi dira errentarekin. Alabaina, iruzur kasuei ere aurre egin nahi zaie, «gero eta gehiago direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.