OITren arabera, 2015era arte enplegua ez da itzuliko krisi aurreko mailara

Pizgarri fiskalak kendu izanaren eraginez susperraldia bi urte atzeratuko dela ohartarazi du

Miren Garate.
2010eko urriaren 1a
00:00
Entzun
2013a aipatzen zen iaz. Ordurako, herrialde garatuetan, enplegua krisi aurreko mailan egongo zela uste zen. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak atzeratu egin du data. «Gaur egungo politikekin jarraituz gero, enpleguaren susperraldia 2015era atzeratuko da», ohartarazi du. Pizgarri fiskalak kendu izana gaitzetsi du erakundeak, eta «austeritateak enpleguaren krisia areagotuko du», esan du.

35 herrialdetako datuak kontuan hartuta, langabeen %40k urtebete baino gehiago daramate lan bila. «Oso litekeena da desmoralizatzea, buruestimua galtzea eta arazo psikologikoak izatea», azaldu du txosten batean. Hain zuzen, azken urtebetean lau milioi pertsonak lana bilatzeari utzi diotela esan du. Hala, epe luzeko langabezia sortzeko arriskua dagoela dio.

Bizi-kalitateak, behera

Beren bizi-kalitateari buruz ere galdetu die OITk herritarrei. «82 herrialdetan egin dugu inkesta. Hiru laurdenetan, jendearen pertzepzioa da beren bizi mailak behera egin duela 2006tik.

Langabeziarekin batera, gatazka sozialak ere igo egin dira, erakundearen arabera. Horren arrazoitzat jo du jendeak gobernuekiko konfiantza galdu izana. «Gobernuek ez lukete aukeratu behar finantza merkatuen eskakizunen eta herritarren beharren artean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.