Okin laborari bat plantatzeko kanpaina abiatuko du Lurra elkarteak

Xedea burutzeko 63 euroko 650 parte saldu beharko dituzte otsailera bitartean, eta Lurra izanen da jabea

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Lurra elkarteak laguntza eman nahi dio Mathieu Mendizabal gazteari, laborantza munduan garatu nahi duen xedea egin ahal izateko. Lurrak hamar hektareako eremua erosiko du Arüe herrian (Nafarroa Beherea). Diru kopuru hori lortzeko kanpaina abian ezarri du Lurrak. Lurra erosi ahal izateko 40.000 euroko kapitala behar du, eta hori lortzeko salgai ezarriko ditu 63 euroko 650 parte. Diru kopuru hori otsailaren 28rako bildu nahi du Lurrak.

Laborantza alorrean xede berritzailea da Mendizabalena. Okin laboraria izatea da xedearen helburua. Batetik, tokiko gari aleen ikerketa eta bereizketa biologikoa egin nahi du, bertan ekoitzitako garia irin bihurtu ondoren ogia ekoizteko. «Haziaren hautaketatik ogiaren salmenta zuzeneraino dauden elementu guztiak integratzen ditu xedeak», adierazi du Mendizabalek.

Lurra elkarteak erosiko du lurra, eta hemezortzi urterako alokairu apala eskainiko dio Mendizabali. Ororen buru, Lurra izanen da eremuaren jabea, elkarteak burutu dituen bertze hamahiru ekimenetan bezala. «Laborantza lurrak merkatu libretik ateratzea da gure helburua, horrela badakigu ez direla eroriko espekulazioaren eskuetan», adierazi du Marie Claire Lurgorri Lurrako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.