Eraikuntza sektoreko krisiak sekulako kolpea eman dio Idiazabalgo Gruas Jasori garabi enpresari. Eta neurri gogorrak iragarri ditu zuzendaritzak. Atzo aurkeztu zuen bideragarritasun planaren arabera, Olaberriko enpresa itxi eta 161 langile kaleratzeko asmoa du datozen hilabeteetan.
Horrela, kostuak gutxituko dituztela uste du enpresako zuzendaritzak. Eta, hala, esportazioak indartzeko eta produktu berriak merkaturatzeko aukera gehiago izango dituztela, betiere lehiakorragoak izateko helburuarekin.
Administrazio batzordeak jakinarazi duenez, %96,7 garabi gutxiago ekoizten ari dira azken urteotan. Eta irabaziak ere bide beretik doaz. Azken hiru urteotan, ia %76 amildu da bere fakturazioa. Hori dela eta, enpresa zabalik edukitzeko modu bakarra Olaberriko ekoizpena Idiazabalgo fabrikara lekualdatu eta lan taldea murriztea dela esan du.
Bideragarritasun plana aurkeztea, azken aukera izan da Gruas Jasoko administrazio batzordearen arabera. Izan ere, joan den urriaz geroztik, enplegua erregulatzeko espedientea indarrean dute, urriaren 31ra arte.
Olaberriko enpresa itxi, eta 161 langile bota nahi ditu Gruas Jasok
Zuzendaritzaren arabera, duela hiru urte baino %96,7 gutxiago ekoizten dute, eta %76 gutxiago fakturatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu