Arrantza

Ondarroako bi itsasontzi atzeman dituzte Bretainian, ustez legez kanpoko sareekin arrantzan

Bretainiako kostaldean ustez legez kanpoko sareekin arrantza ari ziren Ondarroako (Bizkaia) bi itsasontzi atzeman zituen atzo Frantziako agintariek. 'Gure Reinare' eta 'Hodeiertza' ontziak An Orienteko portura eraman zituzten, eta orain, ohiko prozedurak beteko dituzte.

2005eko apirilaren 13a
16:37
Entzun
Bart eraman zituzten An Orienteko portura Ondarroako bi itsasontziak, eta Frantziako Itsas Gaietako ikuskatzaileak sareak eta arrantzatutako legatza konfiskatu zizkieten. Orain arrain hori portu hartako lonjan enkantera aterako dute.

Itsasontzietako kapitainek bihar deklaratuko dute, eta epaiketa egin edo isuna jarri erabakiko dute, gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.