Ostiralean, Ondarroako bederatzi marinelek planto egin, eta ez ziren ontziratzera agertu. Marinelen berbetan, lan baldintzak txar-txarrak dira, eta protesta egitea erabaki zuten. «Marea egin ostean, arraina ere guk hustu behar izaten dugu txalupatik. Eta lan-hitzarmenaren arabera, ez dagokigu guri behar hori. Egoera jasan ezina zen, eta zerbait egin beharra zegoen», salatu dute.
Atzo goizerako beste bost marinel topatu zituzten, eta itsasora ateratzeko prest zeuden. 08:00etan, ostiralean planto egindako arrantzaleak ontzietan sartu ziren, eta portutik atera ezinda geratu dira ontziok. LABek ontzijabeen jarrera salatu zuen: «Inork ez du nahi itsasora joan, eta beharrerako baldintza eskas-eskasak jarrita zein joango da ba?».Ontzira ez aurkeztean, marinelak kaleratzeko eskubidea daukatela argudiatu dute ontzijabeek: «Arazoak ez dira horrela konpontzen. Kexaren bat baldin bazuten, gugaz berba egitea bestetik ez zeukaten».
Ondarroan bederatzi marinel kaleratu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu