Onera egin du atzo Gasteizen zauritu zen 19 urteko mutilak

Santiago ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatetik gela arrunt batera pasatu dute Xuban Nafarrate. Grebaren aldeko mobilizazioetan parte hartzen ari zela ertzainekin liskarra izanda zauritu zen. Gaur Ertzaintza oldartu egin zaie gaztearen aldeko kontzentrazioan bildutakoei.

2012ko martxoaren 30a
09:53
Entzun

Xuban Nafarrate 19 urteko gaztea Gasteizko Santiago ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatetik gela arrunt batera pasatu dute gaur, onera egin ondoren, erietxeko iturriek esan dutenez. Grebaren aldeko mobilizazioetan parte hartzen ari zela ertzainekin liskarra izanda zauritu zen. Buruko traumatismoa du.

Gaur Ertzaintza oldartu egin zaie gaztearen aldeko kontzentrazioan bildutakoei, Gasteizen.

Nafarreteri gertatutakoaren bertsioak kontrajarriak dira. Senideen arabera, lurrera erori zen, lurrean zegoela borrekin jo zuten ertzainek, grebaren aldeko eskuorriak sartu zizkioten ahoan eta altxatzera zihoala pilotakada bat eman zioten. Herrizaingo Sailaren esanetan, aldiz, gaztea ertzainengandik ihesi zihoala lurrera erori eta zauritu zen.

Bilbon, bi ertzain zauritu ziren. Bat ospitalean dago, buruan duen zauriagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.