AEBetako Alcoa aluminio enpresak bigarren hiruhilekoa du galerekin (ia 500 milioi dolar), eta produktibitate hobekuntzentan jarria du esperantza, beste hainbaten gisan. Etorkizun lausoadakusa, eta Wall Streeten deskantsu beharra nabarmendu zuen atzo; Bank of Americak 36.000 milio dolar kapital behar ote dituen zabaldu zen egunean. Gurean ere, oporren premia sumatu zen, eta indar gutxi erakutsi zuten indizeek egun osoan: goiz-goizetik gorria nagusitu zen, eta kalbario luze samarra jasan behar izan zuten ondoren, esperantza berde beltzerantz. Mila milioiren salerosketa bolumena gainditzea kosta egin zen, eta erreferentzia eskaseko eguna joan zen. Lehen hiruhileko mozkinei otoitz egiteko garaia da, norbere bekatuak azaleratuz. Amerikan bat-egite eta erosketa hotsak hasiak dira; Europa makalago dabil horretan ere. Euriborrak gainbehera jarraitzen du, eta Espainiako esportazioak gutxitu egin dira hogei urtean lehenengoz. Amen.
Sacyr (%3,65) eraikuntza enpresak adinekoentzat menpekotasun zerbitzuak emateko lau kontratu irabazi ditu, Espainiako lau hiritan. Valoriza filialaren bidez, urtean 12 milioiko fakturazioa lortuko du Madril, Jaen, Zamora eta Leonen. Dibertsifikazioa.
Espainiako familien hipoteka zorra %0,1 gutxitu da urtarriletik otsailera, eta 672 mila milioikoa da. Azken urtean %3,2 baino ez da handitu, azken 13 urteotako maila apalena. Bekatu kapitala higiezinetan izan du, eta kapital premia Espainiako bankak du orain.
Opor premian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu