Ordainketak etengo ditu General Motorsek, 955 milioi euro lortu ezean

Europako lantegi guztietako ordezkariei bideragarritasun planarekin segituko duela esan die

Erredakzioa
Donostia
2009ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Dirua behar du Europako General Motorsek: 1.200 milioi dolar -995 milioi euro- presazko gastuei aurre egiteko. Kopuru hori berehala lortu ezean ordainketak eteteari utziko diola esan du. Hainbat gobernuri eskatuko die laguntza.

Europan GMk dituen lantegi guztietako langileen ordezkariak zuzendaritzarekin bildu ziren asteartean Alemanian, eta atzo jakinarazi zituzten bilerako xehetasunak. Enpresak bideragarritasun planarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela esan zien sindikatuei. Plan horren arabera, lantegi guztietan kaleratuko ditu langileak. Soldatak jaitsi egingo ditu, eta kanpora eramandako prozesu batzuk berriz landuko dituzte Europako lantegiek.

Opel markak existitzen jarraitzea da Europako GMen helburu nagusia. Horretarako, 3.500 langile kaleratu beharko direla kalkulatzen du, eta 2014 bitartean 3.300 milioi euro inguru jaso beharko dituela gobernuetatik.

GMek dagoeneko aurkeztu dizkio bere asmoak Alemaniako Gobernuari, eta haren erantzunaren zain dago. Dirua lortzeko, gutxienez, baldintza bat bete beharko du: AEBetako adarraretatik bereiztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.