Organo iraunkorra falta

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Wall Streeten eta gure indizeen artean ez dago elkarlanerako organo iraunkorrik. Baina hark gugan bederen nabarmen eragiten du. Independentzia eguna zela medio, jai izan zuten atzo AEBetan; eta horrek nabarmen eragin zuen, ohi denez, gurean, batez ere salerosketan: 1.198 milioirena izan zen atzo. Egun arrunten erdia edo. Prezioen eta, batez ere, igoeren zilegitasuna kolokan lagatzen du horrek. Santander eta Repsol-YPFk eragin zuten atzoko igoera; %2na igo ziren. Espainiako petrolio enpresa Argentinako YPF fililala saltzekotan dabilela zabaldu da eta, bistan denez, Txinak du abiadura handiko inbertsioak egiteko gaitasunik handien. Bankinter eta Renovablesek %2na pasa galdu zuten. Baina horien pisua eta igo zirenena ez dira noski parekagarriak. Aurtengo bigarren hiruhilekoa ez da lehena bezain latza izan Espainian, BPGren uzkurtzeari dagokionez; baina enpresen mozkinek baieztatu beharko dute joera hori, Ibex-35ek (+%0,67) eutsiko badio.



Liftingmoduko bat egin du Corporacion Dermoesteticak(-%0,95) autokarteran zituen akzioak amortizatuz. Aurretik azokan erositako 54 mila akzio deuseztatu ditu eta, horrenbestez, pastela banatzean, esku gutxiago ase beharko ditu.



Popular bankuak (+%0,99) Dermoesteticaren kontrako bidetik jo du. Uztailaren 6an bankuak dituen 50 akzioko autokarterako akzio bana banatuko die bankuak akziodunei. Hortaz, pastela banatzerakoan, esku gehiago. Akzioko ordaina ikusi behar.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.