Arratsaldeko bostetan zabaldu dute Orio (Gipuzkoa) A-8 autopistarekin lotuko duen sarbidea, Bidegi errepidea kudeatzeaz arduratzen den enpresak adierazi duenez.
Sarbideak, Oriotik Donostiara eta alderantziz joateko eraiki da eta ez du loturarik izango Bilbo aldera doan noranzkoan joateko. Gipuzkoako hiriburura joateko autoek 0,96 euro ordaindu beharko dute, lehengo kategoriako ibilgailu pisutsuek 1,77 eta bigarren kategoriakoek 1,98.
Orain arte, Oriora iristeko N-634 errepidetik joan behar zen, edo Zarautzen atera autopistaz joanez gero. Horregatik, lehen ordu erdi inguru behar ziren hiriburura iristeko eta gaurtik aurrera bost minutu baino zerbait gehiago beharko da.
Iazko zegoen iragarrita errepidea zabaltzea, gero ekainaren 30era arte atzeratu zuten eta azkenean gaur ireki da. Diputazioaren arabera atzerapen hauek "lanaren zailtasunaren" ondorioz sortu dira. Biaduktua “trafikoa zabalik” zegoela eraiki behar izatea eta “neguko euriek” izan direla arazo nagusiak azaldu dute.
Azpiegiturak
Orio autopistarekin lotuko duen sarbidea zabaldu dute gaur
Arratsaldeko bostetan ireki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu