Ekonomia

Orkestrak euskal ongizate ereduaren inguruko hausnarketa eskatu du

Enpresen lehiakortasunari eutsi behar zaiola dio Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren ikerketak, baina baita langile belaunaldi zahar eta berrien arteko lankidetza sustatu behar dela ere.

Mari Jose Aranguren Orkestra Orkestra Lehiakortasunaren euskal institutuaren zuzendaria. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Lander Muñagorri Garmendia.
2017ko ekainaren 27a
08:49
Entzun

Euskal ongizatearen inguruan hausnarketa kolektibo eta estrategikoa eskatu du Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak. Finantza krisiaren ondoren hainbat erronkari heldu behar zaiela ebatzi du Deustuko Unibertsitatearen barneko institutu horrek, egungo ereduari eutsi ahal izateko zailtasunak izango direlako etorkizunean, Maria Jose Aranguren zuzendariak azaldu duenez. Landu beharreko hiru erronka nabarmendu ditu: enpresen lehiakortasunari eutsi ahal izatea, belaunaldi zahar eta gazteen arteko lankidetza sustatzea lan esparruan, eta hezkuntza eta lan esparruko agenteen arteko elkarlan handiagoa bultzatzea. Horretaz aparte, behar sozialei aurre egiteko gaitasunak lortzeko berrikuntza mekanismoak martxan jartzeko eskatu du Arangurenek, eta horretarako garapen ekonomiko eta sozialeko politiken artean harreman estua egon beharko da.

Baina euskal gizartearen zahartzeak ere eragina izango du ongizate sistema horretan, eta horregatik arlo horretan ere neurriak hartu behar direla azaldu du Arangurenek. “Erretiroa hartzeko adina luzatzeak ez du bermatuko datozen urteetan beharko den adina jarduera sortuko denik”. Horregatik, atzerritarrak erakartzea beharrezkoa izango dela uste du, “batez ere pertsona kualifikatuak”, behin iritsi ondoren bertan kualifikatzen jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.