ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT, SME eta ESK sindikatuek aurkeztutako txostenean greba eskubidearen urraketak eta gehiegizko gutxieneko zerbitzuak jasotzen dira. Salaketaren arabera, Osakidetzako zuzendaritzak langile gehiago hartu zituen greban zeudenak ordezkatzeko eta normalean baino langile gehiago behartu zituzten lanera joatera "mehatxuen" bitartez.
Horretaz gain, eta sindikatuek adierazi dutenez, "zenbait erietxetan ebakuntza gehiago egin ziren greba egunetan, ohiko lan egunetan baino", kontuan izan gabe greba deialdia dagoenean soilik larrialdiko ebakuntzak egiten direla.
Hala, sindikatuek ikerketa bat egin eta Osakidetzari "dagokion isuna" ezartzeko eskatu diote Lan Ikuskaritzari.