Azkenean, bai. Ostalariek eginiko eskaerak erabat beteko dituNicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, eta ostalaritzako balio erantsiaren zerga %5,5ean finkatzea erabaki du.
Joan den astean Europako Batasunak ostalaritzako zerga murrizteko baimena eman ostean, BEZa zenbat murriztu erabaki behar zuen gobernuak. Aurreikuspenen arabera, %19,5etik %10-%12era murriztuko zuen. Ostalariek, aldiz, nahiago zuten egun BEZ murriztuak duen mailara jaistea (%5,5). Azkenean, ostalarien alde egin du Frantziako Gobernuak.
Haien nahiak bete arren, trukean enplegua sustatzeko eta prezioak jaisteko konpromisoa eskatu die Sarkozyk. Izan ere, zailtasun handiak dituzte sektorean langileak aurkitzeko, lan baldintza eta soldatak direla eta. Neurri horren ondorioz, estatuak 3.200 milioi euro jasotzeari utziko dio, Finantza Ministerioaren arabera.
Horrenbestez, Iparraldeko tabernek eta jatetxeek BEZ berria aplikatu beharko dute. Horretarako, baina, zertxobait itxaron beharko dute oraindik; 2010eko urtarrilera arte, hain zuzen.
Ostalaritzako BEZa %5,5ekoa izatea erabaki du Sarkozyk
Taberna eta jatetxeetako jabeak 2002tik aritu dira zerga %19,5etik behera jaisteko eskatuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu