Nafarroako suhiltzaileen greba

Ostiralean gose greba mugagabea hasiko dute Nafarroako suhiltzaileek

Gaur goizean asanblada egin dute Nafarroako suhiltzaileek, eta ostiralean gose greba mugagabea abiatzea erabaki dute. Lan baldintzak hobetuko dituen konbenio bat sinatzeko eskatzen diote Nafarroako Gobernuari. Nafarroako suhiltzaileen kontsortzioko langile guztiek egingo dute baraua, 340 inguruk. Zerbitzuan daudenek ere gose greba egingo dute, eta beraz, Victor Rubio langile ordezkariak esan duenez, "Nafarroan ez da suhiltzailerik egongo astelehenean", denak akituta egongo direnez.

2004ko ekainaren 1a
16:48
Entzun
Rubiok esan duenez, negoziaketa ukatzen zaiela azaldu nahi dute. Gainera, Nafarroako Gobernuari azaldu diote asteburura arteko denbora dutela "mahaian jarri eta elkarrizketatzeko" .

Aralarreko egoitzan itxialdia egiten jarraituko dutela ere erabaki dute gaurko asanbladan. Atzo istiluak izan ziren han, Nafarroako Polizia Forala suhiltzaileak handik ateratzera joan zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.