Ekonomia

Ostiralean proposatuko du Industria ministroak argindarraren prezioa finkatzeko eredu berria

Soriak berretsi du azken enkantean manipulazioa egon zenaren susmoa dagoela. Unesa patronalak, berriz, argindar konpainiak "deabruaren pare" jarri izana salatu du.

Miren Garate.
2013ko abenduaren 23a
16:37
Entzun

Joan den asteko enkantearen ostean prezioak "inondik inora" ez zirela garestituko %11 esan zuen Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak. Oraindik, ordea, zehazteke daude datorren urteko tarifak. Ostiralean egingo den ministro kontseilura prezioak finkatzeko proposamen bat eramango duela esan du Soriak.

Lehia Batzordea ari da ikertzen zer gertatu zen osteguneko enkantean. "Manipulazio susmoak" daudela esan du Soriak, eta ikertu egin behar dela prezioak zergatik izan ziren "bereziki altuak".  Batzordeak ebazten badu benetan manipulazioa egon zela, Soriak ez du zehaztu Gobernuak zein neurri hartuko dituen.

Adierazpen horiekin oso haserre agertu da Unesa argindar konpainia handien patronala. Manipulazioaren akusazioak "kalte larria" egin diela adierazi du Eduardo Montes presidenteak. Enpresak "deabruaren pare" jarri dituztela adieraiz du, eta Lehia Batzordearen txostena lehenbailehen argitaratzeko eskatu dio Gobernuari. "Azaldu diezagutela zer gertatu zen. Ez dago eskubiderik akusazioetarako. Txostena jarri behar da mahai gainean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.