ekoNOMIA

Otsailean 2.018 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Orain 180.913 lagun daude beharrik gabe Araban -hemen baino ez da jaitsi tasa-, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, iaz garaiotan baino 27.881 gehiago.

2010eko martxoaren 2a
12:25
Entzun
Langabeziak goraka segitzen du Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera; izan ere, otsailean aurreko hilean baino 2.018 lagun gehiago zeuden beharrik barik. Orain 180.913 pertsona daude langabezian.

Bizkaian 946 lagun gehiago zeuden lanik gabe, Gipuzkoan 549 gehiago, Nafarroan 492 gehiago, Araban 39 gutxiago.

Datuak

Araba. Otsail bukaeran 20.554 langabe (urtarriletik -39, iaztik +3.048).

Bizkaia. Otsail bukaeran 75.126 langabe (urtarriletik +946, iaztik +11.614).

Gipuzkoa. Otsail bukaeran 41.463 langabe (urtarriletik +549, iaztik +6.828).

Nafarroa. Otsail bukaeran 43.770 langabe (urtarriletik +492, iaztik +6.391).

Hego Euskal Herria. Otsail bukaeran 180.913 langabe (urtarriletik +2.018, iaztik +27.881).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.