Zortzi hilabetez jarraian gora egin du, baina azkenean langabeziak behera egin zuen otsailean Hego Euskal Herrian. INEMen datuen arabera, 96.883 lagun daude lanik gabe Hegoaldean, hau da,urtarrilean baino 709 gutxiago.
Honez gero, langabezia tasa %7,67ra jaitsi da. Langabeen erdiak baino gehiago %52,3 emakumeak dira. Duela urtebete baino 1.700 langabe gehiago daude orain.Langabeziak Nafarroan egin zuen behera nabarmenen: 406 langabe gutxiago. Gipuzkoan (-182) eta Araban (-99) ere jaitsi zen, eta berdintsu jarraitu zuen Bizkaian (-22). Azken lurralde hori da, hain zuzen ere, langabezia tasa handiena duena, 8,87koa, hain zuzen. Ondoren datoz Nafarroa (%7,13), Gipuzkoa (6,76) eta Araba (%6,54).Otsailean 69.837 kontratu zituzten Hego Euskal Herriko enpresek. Horietatik 6.873 baizik ez ziren izan behin betikoak, hots, %9,84.
Berdintsu Europan
Hego Euskal Herriko langabezia tasa Espainiakoaren azpitik dago, puntu eta erdi. Espainiak du, hain zuzen ere, Europako Batasuneko langabezia tasarik handiena: %11,2. Eurostatek eman zituen datuak, eta INEMena ez den beste zenbaketa modu bat erabiltzen du. Europako Batasunak %8,0ko tasa du eta %8,8koa Euroguneak. Urtarriletik otsailera ez zuen aldaketarik izan. Frantziak du bigarren tasarik handiena (%9,5) eta haren ondotik dator Alemania (%9,2).
ENPLEGUA
Otsailean 709 langabe gutxiago izan ziren Hegoaldean
Ekainaz geroztik lehen aldiz jaitsi da langabezia; kontratuen %90 behin-behinekoak izan dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu