kontu publikoak

Otsailera arte zerga bilketa %1 handitu da Gipuzkoan

Aurrekontuak bete ahal izateko, iaz baino %7 gehiago jaso beharko dute foru ogasunek.

Iker Aranburu.
2016ko martxoaren 14a
09:05
Entzun

Iazko urtarrilean eta otsailean baino bost milioi euro gehiago jaso ditu zergetan Gipuzkoako Foru Ogasunak.

Zerga bilketa aurtengo helburutik behera geratu da, baina Ogasun Sailak garrantzia kendu dio. "Azkeneko urteetan, otsail arteko zerga bilketa urteko osoaren %10-%15 artean izan ohi izan da, eta, beraz, goiz da oraindik aurreikuspenak zenbateraino beteko diren neurtzeko". Horren aldean, nabarmendu du bi zerga nagusiek, PFEZ errenta zergak (%0,8) eta BEZak (%1,3), bilakaera positiboa izan dutela.

Errenta zergari dagokionez, soldatetan egiten diren atxikipenak %2,1 igo dira, baina ondarearen eta kapital higikorren etekinen jaitsierak kalte egin dio errenta zergaren bilketa osoari.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, 10,3 milioi gutxiago jaso ditu aldundiak, haren esanetan, 2015 hasieran likidazioen sarrerak nabarmen handitu baitziren, eta itzulketak ere gutxitu egin dira aurreko urtearekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.